XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Liburu berri batLIBURU berri bat erne da Legazpin. Liburu onen izenburua:
Idazle au, Legazpiko Saletxe baserrian jaio zan 1916garren urtean eta bertan bizi da. Beste euskaldun askori bezelaxe, jaiotetxetik datorkio izenordea.
Ez da idazle ezezaguna Saletxe. Guk dakigunez, beste liburu bat ere,
Lan geiago ere argitara eman ditu
Gizon langillea degu Martin.
Gaztetan artzaia izan zan, eta gero industri langille, baiña azi zan baserriari eta bertako lanari utzi gabe.
Irurogei eta bost urte betetzean jubilatu zan eta bere Saletxen jarraitzen du zintzo.
Idazlanetan bere burua beste maisurik ez omen du izan. Bere burua eta bere biotza, esango nuke nik.
Apirillaren 23'an egin zan liburuaren aurkezpena, eta gertakari pozgarri eta garrantzitsua izan zan Legazpirako. Don Manuel Lekuona agurtzeko zori ona izan genduan.